Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Pedagogías críticas = Pedagogia kritikoak

07fcff0dfab0073b1aea3ab92f0a9fd520181219 18980 11gj1df
Bilbao, Hegoa, 2018
1vol; 30pp; 28cms, Español, Euskera (Hariak. Recreando la educación emancipadora; 6)

Laburpena

En los últimos años de la dictadura franquista y durante la llamada Transición un potente movimiento social sacudía las calles y las conciencias con propuestas de transformación: política, sindical, barrial y ciudadana y también educativa. Los Movimientos de Renovación Pedagógica y sus Escuelas de Verano, las revistas educativas sostenidas con la autoría del movimiento de maestros y maestras o las diferentes iniciativas de educación popular surgidas en los barrios obreros de muchas ciudades, se nutrían entonces de un complejo mapa conceptual y procedimental deudor de las Pedagogías Críticas, alimentando las reflexiones y las propuestas de un movimiento docente que se sabía político. Tan comprometido políticamente como comprometido en la transformación didáctica, pero de un modo simultáneo. No se entendía una maestra o un maestro militante del antifranquismo que no fuera atrevido y arriesgado igualmente en la experimentación pedagógica y didáctica, como no se entendía la obsesión innovadora en el aula y el apoliticismo, siempre tramposo, al salir por la puerta de la escuela. Era un mismo frente.

¿Qué ideas llegaban desde las Pedagogías Críticas? Sin ninguna intención de agotar el mapa, señalaré algunos principios fundamentales de aquella propuesta que puso a las teorías críticas a pensar también la educación. El primero, la crítica a la naturalización del capitalismo en todas sus formas y funciones. Lo que ocurre en las instituciones de educación es una construcción social históricamente determinada por fuerzas sociales en tensión, y eso puede ser modificado, transformado según como se modifique esa correlación de fuerzas en el campo social de la educación. Es decir, que el esfuerzo por transformar la escuela puede acabar transformándola.

Pero no hay transformación sin sujeto de la transformación. Lo que tenga que pasar ha de pasar con un “nosotros”, desde un “nosotros”. En las instituciones de educación hay un permanente cruce de lenguajes, miradas, significados, puntos de vista, formas de decir. El diálogo, por tanto, muestra tanto lo que se complementa como lo que se muestra antagónico. En el diálogo, entre sujetos sujetados, está la posibilidad de superar tensiones sin renunciar a los antagonismos. En las escuelas se reprimen identidades, cuerpos, deseos, pero también puede alimentarse la posibilidad de la rebeldía, de la subjetividad transformadora, de la conciencia crítica, de la creación de libertad. Las Pedagogías Críticas son pedagogías insurgentes frente a un modo de racionalidad hegemónico que no nos deja pensar otras posibilidades escolares y educativas.
________________________________________________________

Francoren diktaduraren azken urteetan eta Trantsizioa deituriko garaian, gizarte-mugimendu indartsu batek eraldaketarako proposamenekin astintzen zituen kaleak eta kontzientziak; eraldaketak proposatzen zituen politikan, sindikatuetan, auzoetan eta herritarren artean, bai eta hezkuntzan ere. Pedagogia Kritikoen zordun zen mapa kontzeptual eta prozedimental konplexuez elikatzen ziren garai hartan Berrikuntza Pedagogikoaren Mugimenduak eta Udako Eskolak, maisu-maistren mugimenduaren egiletzan oinarritutako hezkuntza aldizkariak edo hainbat hiritako langile auzoetan sortutako herri hezkuntzaren alorreko ekimenak, irakasle mugimendu ageriki politikoaren gogoetak eta proposamenak sustatuz. Mugimendu hura konprometitua zen ikuspegi politikotik, baina baita eraldaketa didaktikoaren ikuspegitik ere. Ez zen ulertzen antifrankismoaren militante izanik esperimentazio pedagogikoari eta didaktikoari dagokionez ausarta ez zen maisu-maistrarik, eta ez zen ulertzen, era berean, ikasgela berritzeko obsesioa eta eskolatik kanpoko apolitismoa, iruzurtia beti. Fronte bera osatzen zuten.

Zer ideia zerien Pedagogia Kritikoei? Mapa agortzeko inolako asmorik gabe, proposamen haren oinarrizko zenbait printzipio azalduko ditut,; hain zuzen ere, proposamen hark hezkuntzari buruzko gogoeta egitera ere bultzatu zituen teoria kritiko haiek. Lehenengo printzipioa, kapitalismoaren naturalizazio forma eta funtzio guzti-guztien kontrako kritika. Hezkuntzaren eremuko erakundeetan gertatzen dena tentsioan dauden gizarte-indarrek zehaztutako gizarte-eraikuntza bat da, eta aldatu eta eraldatu liteke, indarren korrelazio hori hezkuntzaren esparru sozialean nola aldatzen den kontuan hartuta. Hau da, eskola aldatzeko ahaleginak berak alda dezake hura.

Alabaina, ez dago eraldaketarik eraldaketaren subjekturik gabe. Gertatu behar duenak “gurekin” gertatu behar du, “gugandik”. Hezkuntza erakundeetan, etengabe gurutzatzen dira hizkuntzak, begiradak, esanahiak, ikuspegiak, esateko moduak. Elkarrizketan, beraz, osagarria zein antagonikoa, bata zein bestea, agertzen dira. Elkarrizketan, lotuta dauden subjektuen arteko elkarrizketetan, tentsioak gainditzeko aukera dago, antagonismoei uko egin gabe. Eskoletan, nortasunak, gorputzak, nahiak erreprimitzen dira, baina asaldatzeko aukera ere elikatu liteke, baita subjektibitate eraldatzailea, kontzientzia kritikoa, askatasunaren sorkuntza ere. Beste eskola eta hezkuntza aukerak ere badaudela pentsatzen uzten ez digun arrazionaltasun hegemonikoaren aurrean sortutako pedagogia matxinatuak dira Pedagogia Kritikoak.

Aurkibidea

editorial
La necesidad de Pedagogías Críticas en plena hegemonía del discurso neoliberal
Jaume Martínez Bonafé

en profundidad
Pedagogías críticas y afectos en el aula
Carlos Bolívar Bonilla Baquero

en diálogo
Abandonar la arrogancia colonial: una asignatura pendiente de gran parte de los proyectos educativos
Axel Rojas Martínez

hay alternativas
PeriFéricas, Escuela de feminismos: ¿se puede enseñar online de manera cálida?
Carmen V. Valiña
Biblioteca Popular Pacho Vacca en la Comuna 8 de la Ciudad de Neiva, Huila, Colombia. Donde muchas historias se encuentran
Julio Roberto Jaime Salas
Afroféminas, un reto pedagógico
Antoinette Torres Soler

miradas comprometidas
cine/documentales Fabricando mujeres: ¿violencias machistas en el consumo?
Miribilla rules
publicaciones Hoja de ruta: Buenas Prácticas, Lecciones Aprendidas y Alianzas
A descolonizar las metodologías. Investigación y pueblos indígenas
organizaciones FUHEM educación + ecosocial • Adarra Pedagogi erakundea
agenda imprescindible III Congreso Europeo de Scholarship of Teaching and Learning
“Explorando nuevos campos a través de un enfoque académico de la enseñanza y el
aprendizaje” • Curso “Descentrar la mirada para ampliar la visión: más allá del feminismo
blanco”

en rebeldía
La resistencia Nasa
Fabio Cuttica


editoriala
Pedagogia Kritikoen beharra, diskurtso neoliberala nagusi den garaian
Jaume Martínez Bonafé

sakonean
Pedagogia kritikoak eta afektuak ikasgelan
Carlos Bolívar Bonilla Baquero

solasean
Handikeria koloniala alde batera utzi: heziketa-proiektu askoren konpondu gabeko arazoa
Axel Rojas Martínez

ekin lanari
PeriFéricas, Feminismoen eskola: erakutsi al liteke online gozotasunez?
Carmen V. Valiña
Pacho Vacca herri biblioteka, Kolonbiako Huila departamentuko Neiva hiriko 8. komunan. Istorio askok topo egiten duten lekua
Julio Roberto Jaime Salas
Afroféminas, erronka pedagogiko bat
Antoinette Torres Soler

begirada konprometituak
zinema/dokumentalak Fabricando mujeres: ¿violencias machistas en el consumo? •
Miribilla rules
argitalpenak Hoja de ruta: Buenas Prácticas, Lecciones Aprendidas y Alianzas •
A descolonizar las metodologías. Investigación y pueblos indígenas
erakundeak FUHEM educación + ecosocial • Adarra Pedagogi erakundea
ezinbesteko agenda Scholarship of Teaching and Learning alorreko Europako
III. Kongresua: “Ikaskuntza-irakaskuntza akademikoaren eremu berriak arakatzen” •
“Descentrar la mirada para ampliar la visión: más allá del feminismo blanco” ikastaroa

matxino artean
La resistencia Nasa
Fabio Cuttica

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.