Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Merkatu soziala: Ekonomia Solidarioa hedatzeko estrategia

9e808fc4717e7a5da57bbcc18433d68820191205 10851 1rwnvjq
Bilbao, Hegoa, 2019
1vol; 22pp; 30cms, 2530-6561, Euskera (hegoak zabalduz; 15)

Gako-hitzak

Laburpena

Ekonomia solidarioa ekonomia kritikoaren ikuspegi moduan gero eta gehiago agertzen da kapitalismoaren ordezko zibilizazio-paradigma bat zehazteko eztabaidetan. Alabaina, ekonomia solidarioa ez da soilik proposamen teoriko bat, ekonomia eta gizartea eraldatzeko alternatiba izan nahi duen jardunbide bat baizik. Justizian, lankidetzan, eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekoizpen-, banaketa-, kontsumo- eta finantzaketa-harremanak sortzea du xede, pertsona guztien eta planetaren ongizatearen zerbitzura. Eta, sorrera horretan, merkatu soziala erdigunean dago, ekonomia solidarioa hazteko eta hedatzeko estrategiaren ardatz modura, alegia; merkatu sozial hori sortzeko, lankidetza eta elkartasuna sustatuko dira, merkatu kapitalistako lehia eta jardunbide baztertzaileak beharrean. Merkatu sozial horren xedea kontsumo kontziente, kritiko eta eraldatzaileko eremua sortzea da, hiperkontsumismoari aurre egiteko. Merkatu sozial horretan ekoizpeneko eta ugalketako lan guztiak balioetsiko dira, bai eta ekonomia solidarioaren zati diren beste harreman ekonomiko mota batzuk ere, zeinak ezkutatu eta debaluatuak izan diren ohiko merkatuetan. Merkatu sozial hori bere hazkundea ahalbidetu eta sustatuko duten tresna propio eta egokituak garatzean oinarrituko da.
_________________________________________________________________________________________________________________________

Solidarity economy is achieving prominence as a critical economy perspective in the discussion around a new civilization paradigm to replace capitalism. Nevertheless, solidarity economy is not just a theoretical proposal; it is a praxis, or a set of alternative practices for social and economic transformation. It aims to establish production, distribution, consumption and financial relationships based on justice, cooperation and reciprocity for the welfare of every people and the planet as a whole. Within this aim, the social market plays a critical role as the strategy for unfolding the solidarity economy. A social market built upon the impulse of intercooperation and solidarity, in sharp contrast to competence and the discriminatory practices of the capitalist market. A social market that seeks to create a self-conscious, critical and transformative consumption space against hyperconsumerism. A social market where every productive and reproductive work is valued, as well as all the economic relationships that make the solidarity economy and have been made invisible and devalued by conventional markets. A social market based on its own, adapted tools, to make possible its future growth.

Aurkibidea

Sarrera

1. Ekonomia solidarioa: ekonomia kapitalistaren ordezko ikuspegia

2. Merkatu kapitalistak bizitzaren aurka

3. Zer da merkatu soziala?

4. Merkatu soziala indartzeko tresnak

5. Merkatu sozialera eta haratago

Bibliografia

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.